martes, 24 de febrero de 2009

monumentuak berrerabili





Kamila Szejnoch-en Swing izeneko proiektu honek Varsoviako gobernu komunistak eraikitako monumentuak berrerabiltzean datza. Bere helburua, momentu tristeak gogorarazten dituzten elementu hauei funtzio ezberdi bat ematea da, hauek mantenduz.

jueves, 19 de febrero de 2009

Pradoko atea Cristina Iglesias-en eskutik


Ate hau ikus, dezakegunez, tamaina handikoa da. Honegatik eta duen erliebeagatik, itxura monumentala hartzen diot. Moneok egindako anpliazioan kokatu zen eta bertan natura modu artifizial batean adierazia ikus dezakegu. Goiko argazki hontan atearen kolokazioa ikus dezakegu.

domingo, 15 de febrero de 2009

ERRIOXARA BIDAIA





Bidaiko eraikinak oso interesgarriak izan ziren eta proiekturako lagungarria izango delakoan nago. Zaeraren eraikina Yokohamako terminalarekin erlazionatu daitekeela uste dut. Aldi berean eraikina eta espazio publikoa da, ibilbide bat osatzen duelarik. Bestalde, Moneoren udaletxeaak ere interes berezi bat du. Eraikinaren programa banatzerakoan erabili zuen metodoa egokia iruditu zitzaidan, 3 zati ezberdinetan. Gainera plaza triangeluaren ideiak ere harreta deitu zidan, Alde Zaharrera orientatuta. Quemadaren bodegak aldiz ez zidan horrenbesteko interesa piztu. Beharbada, dena lurrazpian zegoelako izan daiteke. Hala ere, barne diseinu minimalista asko gustatu zitzaidan nahiz eta argi falta nabarmena izan. Eta azkenik ardoari buruz... komentariorik ez!